XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Oraingoan tajuz ibil hadi.

Hire jokabidearengatik ia harrapatu gintian aurreragoko hartan.

- Harrapatzen bagaitu ere, zer?- esan zuen Virgilek haserre.

Ezin jango gaitik.

Atalondoaren aurrean zeuden, xurrumurruka hizketan.

- Nolaz dakik ezetz?- esan zuen Fonzok.

- Ez zaiok komeni, nik uste.

- Nolaz dakik ez zaiola komeni?.

- Agian ez dik nahiko.

Fonzok sarrerako atea ireki zuen.

- Nik behintzat ezin dizkiat sei dolar horiek jan - esan zuen Virgilek.

Nahiago nikek ahal banu.

Minniek atea ireki zien.

- Bada hemen zuen bila dabilen bat.

Harrera gelan zain geratu ziren.

- Orain bai harrapatu gaituztela - esan zuen Virgilek.

Dirua horrela botatzen kontuz ibiltzeko esan nian....

- Hago isilik - esan zuen Fonzok.

Ate batetik gizon bat sartu zen, gizon puska galanta, kapela belarri baten gainera okertua eta soinean jantzi gorria zeukan rubia bati gerritik besoaz heltzen ziona.

- Cla`ence duk - esan zuen Virgilek.

Haien gelan Clarencek esan zien: - Nola iritsi zarete hona?.

- Aurkitu egin genuen - esan zuen Virgilek.

Kontatu zioten gertatutakoa.

Ohean eserita zegoen, buruan kapela zikina eta eskuan purua zuela.

- Non izan zarete gaur gauean?- esan zuen.

Ez zioten erantzun.

Zomorro aurpegiaz erne begira geratu zitzaizkion.

- Tira.

Bazekiat zer ibili zareten.

Zein lekutan izan zarete?.

Esan zioten.